Antsoaingo Udaleko gobernu taldea osatzen dugun indar politikook, EH Bildu, Contigo Zurekin eta Geroa Bai, pozik gaude gure herriarentzako hiru partida izendunen inguruan 2024ko
Nafarroako aurrekontuan egindako zuzenketetan oinarrituta lortutako akordioarekin. Uste dugu akordio ona dela gure herritarrentzat lehentasunezko eta eskatutako 220.000 € inbertsioak
Antsoainera ekartzeko:

– Proiektuetako bat Azpiegitura Berdearen Planari buruzkoa da, eta 150.000 euroko aurrekontu zuzkidura du.
– Bigarren proiektuak kirol instalazioen gizarte arloa hobetzeko balioko du, eta 40.000 euroko aurrekontu zuzkidura du.
– Hirugarren proiektuak 65 urtetik gorako eta/edo mendekotasuna duten pertsonentzako jantoki kolektiboko beharrezko inbertsioak finantzatuko ditu eta 30.000 euroko aurrekontu zuzkidura izango du.

Akordio hau elkarrekin landu zen herri mailan eta gainerako indar politikoak ere gonbidatu ziren, Nafarroako aurrekontuetan ahalik eta adostasun eta eragin handiena lortzeko eta inbertsio horien garapenean arazoak saihesteko, 2023an herri zaharrerako bidea n egindako obrekin gertatu zen bezala. Akordio hori ez zen posible izan.

Gobernu talde honek herri zaharrerako bidean obrei berriro ekitea proposatu du, nahiz eta kasu honetan aurrekontu esleipena udal diru kutxetatik datorren. Lehentasunezkotzat jotzen dugu proiektu hau gure gain hartzea, lurraren jabeak lurzorua lagatzeko egi ten duen ahalegina, herri zaharreko herritarrekiko konpromisoa eta egindako lan tekniko guztia kontuan hartuta.

Comparte